Ekonomia -

Hitzarmen probintziala

LABek ez du baztertu errepide bidezko garraioan greba mugagabea egitea

Sindikatuak ohartarazi duenez, uztailaren 7an hitzarmen sektoriala bertan behera gelditzen bada, Gipuzkoako errepide bidezko garraioa "erregularizaziotik kanpo geratuko da".

Gipuzkoako kamioliariek mugagabeko greba egin dezakete. Argazkia: EITB.
Gipuzkoako kamioliariek mugagabeko greba egin dezakete. Argazkia: EITB.
Gipuzkoako kamioliariek mugagabeko greba egin dezakete. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABek ez du baztertzen Gipuzkoan errepide bidezko garraioan greba mugagabea egitea, German Setien sektore horretako sindikatuaren bozeramailearen esanetan.

LAB, CCOO, UGT eta Hiru sindikatuek manifestazio bat deitu dute gaurko, hitzarmen probintziala aldarrikatzeko.

Horren harira, LABeko bozeramaileak patronalari ohartarazi dionez, gaurko mobilizazioa "lehen pauso bat baino ez da izan".

"Ez gaude geldirik egoteko prest", nabarmendu du Setienek. Hala, Guitrans Errepide Bidezko Merkantzia Garraioaren Gipuzkoako Enpresa Elkarteak "urratsik ematen ez badu", langileek "aurrera" egingo dutela iragarri du, sindikatuaren ustez "ezinbestekoa" delako hitzarmen probintzial bat izatea.

Uztailaren 7an sektoreko hitzarmena bertan behera geratzen bada, Gipuzkoan errepide bidezko garraioa "erregularizaziotik kanpo geratuko da erabat", eta horrek sektorea "hondatzea" ekarriko du.

Langile guztiei zuzenduta, "lan-baldintza duinak lortzeko asmoz borrokatzeko unea da", adierazi du Setienek. Izan ere, egunero sektore horrek pairatzen dituen kaleratzeez gain, langileek "baldintza ezegonkorretan" lan egin behar dute, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LAB albisteak Grebak gaur Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Sindikatuen azken ordukoa Gatazkak garraio sektorean