Ekonomia -
Ikerkuntza eta Medikuntza
Gipuzkoako Diputazioak 300.000 inbertituko ditu Inbiomeden
Inbiomed egoera zailean dago: 12 langileren kaleratzea aurreikusten duen enplegu-erregulaziorako txostena aurkeztu zuten eta bularreko minbizia ikertzeko lan-ildoa itxi nahi dute.
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak 300.000 euro inbertituko ditu Inbiomed Fundazioan, "bizi duen egoera larriari aurre egiten laguntzeko asmoz", Jon Peli Uriguen Berrikuntza diputatuak jakinarazi duenez.
Gipuzkoako Diputazioa Inbiomeden Patronatuko kidea da, eta gaur goizean Jaurlaritzarekin egindako bilera baten ostean erabaki dute aipatu inbertsioa egitea.
Inbiomed fundazio pribatua da, zelula-amen bidezko medikuntza ikerketan aritzen dena, eta egun egoera zailean dago, 12 langileren kaleratzea aurreikusten duen enplegu-erregulaziorako txostena aurkeztu dutelako eta bularreko minbizia ikertzeko lan-ildoa itxi nahi dutelako.