Ekonomia -

BEC-en etorkizuna

Jaurlaritzak BECeko lurzorua saltzea baztertu du, oraingoz

Arantza Tapia sailburuak azpimarratu du azken hilabeteotan egindako lanari esker beste sei azoka hitzartu dituztela.

Bilbao Exhibition Centre (Barakaldo).
Bilbao  Exhibition Centre (Barakaldo).
Bilbao Exhibition Centre (Barakaldo).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak esan du Jaurlaritzak ez duela Bilbao Exhibition Centreko (Barakaldo) lurzorua saltzeko asmorik, oraingoz.

BECen egoera finantzarioari buruzko xehetasunak emateko agerraldia egin du Legebiltzarreko batzordean.

Arantza Tapiak berretsi egin du 2016rako BECen oreka ekonomikoa lortzea dela helburua eta horretarako "ahalik eta etekin handiena" atera behar diotela erakustazokari.

Horrenbestez, Tapiak jakinarazi du momentuz Jaurlaritzak ez duela inolako asmorik BECeko pabilioiak edota lurzorua saltzeko. Alderantziz, pabilioi horiek alokatzen jarraitzea da asmoa.

"Oraingoz saltzearen aurka gaude, azoka horrek etorkizuna duela konbentzituta gaudelako", adierazi du.

Ildo horretan, BECeko gastu operatiboetan 2011tik aurreztutako zenbatekoa 1,7 milioi eurotako dela zehaztu du.

Gainera, azken hilabeteotan egindako lanari esker BECen beste sei azoka hitzartu dituztela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea