Ekonomia -

Nafarroan

Nafarroako Justiziako langileek greba utzi dute negoziatzen hasteko

Asteartean hasi zituzten protestak, eta hainbat epaiketa eta tramite judizial bertan behera geratu dira horien ondorioz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Administrazioko langileek Foru Gobernuaren negoziatzeko eskaintza onartu dute. Asteartean hasi zituzten protestak, aldi baterako ezintasuna duten langileei ematen dieten diru-laguntzaren parte bat kentzeko asmoaren aurka, eta hainbat epaiketa eta tramite judizial bertan behera geratu dira horien ondorioz.

Ramon Alvare Justizia Administrazioko Langileen Batzordeko presidenteak jakinarazi duenez, guztien adostasunarekin erabaki dute greba mugagabea bertan behera uztea, Javier Morras Justizia kontseilariak egindako proposamenak aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea