Ekonomia -

Miranda Ebron, Burgosen

Hiru langile zauritu dira lantegi arabar batean izandako leherketan

Makina batek gas-hodi bat apurtu duenean gertatu da ezbeharra.

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burgoseko Miranda Ebro udalerrian dagoen enpresa arabar bateko hiru langile zauritu egin dira gas leherketa baten ondorioz. Enpresa Arasur izeneko industrialdean dago eta langileak Arabako enpresaren egoitza handitzeko lanetan ari ziren.

Gaztela eta Leongo 112 Larrialdiko Zerbitzuen arabera, leherketa 12:00ak jotzear zeudela gertatu da, Ibilgailuen Ikuskatze Teknikotik gertu. Oinezko batek eman du gertatutakoaren berri.

Fernando Campo Miranda Ebroko alkateak azaldu duenez, makina batek gas-hodi bat apurtu duenean gertatu da leherketa, eta nahiz eta Rivabellosa herria Araban egon, leherketa Burgoseko probintziaren barruan izan da.

Campok adierazi du suhiltzaileek 400 metroko segurtasuneko perimetroa ezarri dutela. Eremu hori arratsaldean kenduko dute, gas-hodia hustu eta konpontzen dutenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea