Ekonomia -

INEren datuak

Pataten prezioa % 37 garestitu da azken 12 hilabeteetan

Halaber, olioaren eta frutaren prezioak ere gora egin du nabarmen, Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera.

Pataten prezioa nabarmen igo da azken 12 hilabeteetan. Argazkia: EiTB
Pataten prezioa nabarmen igo da azken 12 hilabeteetan. Argazkia: EiTB
Pataten prezioa nabarmen igo da azken 12 hilabeteetan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguneroko funtsezko hainbat produktu, tartean patatak, olioa eta fruta, nabarmen garestitu dira azken hilabeteetan. Pataten kasuan, elikagai horren prezioak % 37 egin du gora.

2012rekin alderatuta, olioak eta koipeak % 23,9 garestitu dira, eta fruta, berriz, % 22, Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera. Ondorioz, 12 hilabeteetako inflazio-tasa % 1,8koa izan da.

Kontserban dagoen fruta eta fruitu lehorrak % 4,4 garestitu dira; ogia, ordea, % 0,8, eta zerealen prezioak % 1,9 egin du gora. Arraultzak, ostera, merkatu dira (% 1,7).

Uztaileko merkealdiak

Bestalde, uztaileko merkealdiei esker, arroparen eta oinetakoen prezioek behera egin dute (ekainarekin alderatuta), baina urteko tasari erreparatuta, ez du ia aldaketarik izan. Orokorrean, jantziak eta oinetakoak % 12,6 merkatu dira (% 0,3 urteko tasari erreparatzen badiogu).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea