Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Enpleguaren deuseztapenak jarraitu egingo du Euskadin, Sordoren ustez
Patronaleko presidenteak mugagabeko kontratuei "pribilegioak" kentzeko egindako proposamenari ere erantzun dio, "sarkasmo hutsa" eta "hanka-sartze galanta" dela esanda.
Erredakzioa
Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak esan du enpleguaren deuseztapenak aurrera jarraituko duela Euskadin; batez ere, industria jardueraren azken datuak ikusita.
Radio Euskadin adierazi duenez, Joan Rosell CEOEko presidenteak mugagabeko kontratuei "pribilegioak" kentzeko egindako proposamena "sarkasmo hutsa" eta "hanka-sartze galanta" da.
Sordoren ustez krisia ez da amaitzen ari: "enplegu netoa sortzen denean bakarrik hitz egingo dugu krisiaren amaieraz. Europar Batasuna atzeralditik ateratzea gauza bat da, eta errekuperazioan sartzea, beste bat.