Ekonomia -
Portuen rankinga
Bilbokoa Europako 25.garren portua da eta munduko 125.garrena
Halaber, Estatuko bosgarren porturik garrantzitsuena da, Valentzia, Algeciras, Bartzelona eta Las Palmas-en atzetik.
Erredakzioa
Bilboko portutik 610.131 eduki-ontzi igaro ziren iaz, aurreko urteetan baino % 6,5 gehiago. Horrezkero, Estatu espainiarreko bosgarren postuan kokatu da, Europako 25.ean eta munduko 125.ean.
Sustapen Ministerioaren arabera, Estatuko bost portu munduko 125 portu garrantzitsuenen zerrendan sartu dira. Bilbokoaz gain, Valentziakoa (4,4 milioi eduki-ontzi) 30.ean kokatu da; Algecirasekoa (4 milioirekin) 34.ean; Bartzelonakoa 77. postuan dago (1,7 milioi eduki-ontzi) eta Las Palmas (1,2 milioi) 95.ean kokatu da.
Asiako portuak dira munduan merkantzia gehien mugitzen dutenak, esaterako, Shangai (Txina), Singapur (Singapur) eta Hong Kong (Txina) dira lehenego hirurak. Rotterdamgoa (Holanda) da Europako lehenengoa eta munduko hamaikagarrena.
Hain zuzen, Rotterdamgoaz gain, Hamburgokoa (Alemania) eta Antwerpekoa (Belgika) dira Europako porturik garrantzitsuenak. Maila honetan, Valentziakoak bosgarren postua hartu du, Algecirasekoa seigarrena, Bartzelonakoa hamabosgarrena, Las Palmasekoa hamazortzigarrena eta, azkenik, Bilbokoa 25.ena.