Ekonomia -

Balantze

El Corte Inglesek 171,5 milioi irabazi ditu 2012an, % 18 gutxiago

Krisiaren urterik txarrena izan da konpainiarentzat. Hala ere, El Corte Inglesek merkatu-kuota mantentzea lortu du.

Isidoro Alvarez, El Corte Ingleseko presidentea. Argazkia: EFE
Isidoro Alvarez, El Corte Ingleseko presidentea. Argazkia: EFE
Isidoro Alvarez, El Corte Ingleseko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

El Corte Inglesek 171,5 milioi euro irabazi ditu azken ekitaldi fiskalean (2012ko martxoaren eta 2013ko otsailaren artean), hau da, % 18,32 gutxiago, krisi ekonomikoak eta familien kontsumoaren ahultasunak bultzatuta.

Konpainiak 14.552,4 milioi euroko negozioa du, aurreko ekitaldiarekin alderatuta, % 7,7 gutxiago (15.778 milioi euro). Hala ere, El Corte Inglesek merkatu-kuota mantentzea lortu du.

Kudeaketa txostena eta ekitaldiaren emaitzak onartu ditu igande honetan Akziodunen Batzarrak. Isidoro Alvarez presidentearen esanetan, "atzeraldi ekonomikoa eta familien kontsumoa kaltetu duten hainbat faktore negatiboak izan dira nagusi". "Salmenten esparruak bost urte darama mozkinen beherakadarekin", nabarmendu du Alvarezek.

Enplegua

Epe horretan konpainiak lanpostu guztiak mantendu ditu. Guztira, 96.678 langile ditu, horietatik % 94k lan-kontratu mugagabea du. Hala ere, 2.645 langile gutxiago izan dira ekitaldi honetan, "erretiroa hartu dutelako edo aldi baterako kontratuak amaitu direlako". Halaber, El Corte Ingleseko zentroetan beste enpresetakoak diren 20.000 bat lagunek lan egiten dute.

Negozio-ildoak

El Corte Ingles Grandes Almacenesek emaitza hobeagoak izan ditu; hala ere, mozkinak % 11,2 murriztu ditu. Hipercorrek, berriz, irabazien % 87,5 galdu du azken ekitaldian. Hala eta guztiz ere, mozkinak oraindik dituen hipermerkatu bakarra da Espainian.

Bestalde, El Corte Inglés Viajes alorrak 41,34 milioi euro lortu ditu, % 23,3 gutxiago. Opencorrek, berriz, 20,1 milioi euro izan ditu, % 35 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea