Ekonomia -
Ekaineko datuak
EAEn, % 54 hipoteka gutxiago egin dira, eta Nafarroan, % 35 gutxiago
Etxebizitza erosteko kontratatutako hipoteka kopurua % 42 jaitsi da ekainean, iazko datuaren alderatuta, gaur Estatuko Estatistika Institutuak zabaldutako datuen arabera.
Erredakzioa
Etxebizitza erosteko kontratatutako hipoteka kopurua % 42 jaitsi da ekainean, iazko datuaren alderatuta, gaur Estatuko Estatistika Institutuak zabaldutako datuen arabera. Ekainekoa urteko jaitsierarik handiena izan da, eta Estatuan 14.053 hipoteka besterik ez dira kontratatu. 38. hilabetez jarraian egin du behera kopuru horrek.
Jaitsiera nabarmenagoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoan ( % 54) eta Nafarroan (% 35).
Esan bezala, Estatuan ekainean kontratatutako hipoteka kopurua azken hamar urteetako baxuena izan da. EAEn 579 hipoteka sinatu ziren, eta Nafarroan, berriz, 185.
Hipoteketan etxebizitza erosteko eskatzen den diru kopurua gero eta txikiagoa da, Estatuko Estatistika Institutuaren arabera; % 9 gutxiago, iazko ekaineko datuarekin alderatuta.