Ekonomia -

Udazken-neguan

Mallorcara, Boloniara eta Jerezera hegaldi berriak izango dira Loiun

Air Berlin, Air Nostrum, Iberia eta Vueling konpainiek jarriko dituzte martxan, udazken-negutik aurrera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udazken-negutik aurrera hegaldi berriak izango ditu Loiuko aireportuak. Hala, Bilbotik Mallorcara, Boloniara, Jerezera, Alacantera, eta Coruñara zuzenean bidaia egiteko aukera egongo da, Air Berlin, Air Nostrum, Iberia eta Vueling konpainiekin.

Beren webguneetan iragarri dutenez, urriaren 25ean hasiko da Vueling Bilbotik Coruñara eta Alacantera hegaldiak eskaintzen.

Hiru egun geroago ekingo dio da Air Nostrum konpainiak Boloniarako (Italia) hegaldiak egiteari.

Neguan, Bilbo-Mallorca hegaldia jarriko du berriz ere martxan Air Berlinek, eta Air Nostrumek ere Mallorcara joateko aukera eskainiko du.

Azkenik, Jerezera (Cadiz) hegaldia eskainiko du Iberiak, neguan hasita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea