Ekonomia -
Etxebizitza
Donostiak eta Getxok dituzte Estatuko alokairurik garestienak
Bilbo da etxebizitza bat alokatzeko Estatuko laugarren tokirik garestiena, eta EAE da erkidegorik garestiena eta metro karratuak 9,75 euro balio du.
Erredakzioa
Donostia eta Getxo dira etxebizitza bat alokairuan hartzeko Estatuko hiririk garestienak, eta alokairuaren batez besteko prezioa metro karratuko 11,05 eurotan dago Gipuzkoako hiriburuan eta 10,85ean Bizkaiko kostaldeko herrian, Fotocasa webguneak plazaratutako datuen arabera.
Bilbo da laugarren hiririk garestiena Bartzelonaren atzetik eta Sitgesen aurretik, eta metro karratua 10,45 euroan dago.
Halaber, hiri garestienen artean daude Madril (10,39 euro metro karratuko) hiriburua eta Pozuelo de Alarcon (9,80 euro), Kataluniako Sant Cugat del Valles (10,24 euro) eta Castelldefels (9,81 euro), eta Eivissa. (10,27 euro).
Bestalde, tokirik merkeenen zerrendan daude Baeza (Jaen), Fuensalida (Toledo), Alzira (Valentzia), Las Gabias (Granada) eta Vila-Real (Valentzia).
Espainiako batez besteko prezioa 7,10 euro da metro karratuko eta hileko. 2007ko maiatzaz geroztik % 29,8 jaitsi da alokairuaren prezioa.
EAE da oraindik Espainiako autonomia erkidegorik garestiena, Madrilen eta Kataluniaren aurretik.