Ekonomia -

Hazkunde ekonomikoa

%0,6ko hazkunde ekonomikoa aurreikusten du Nafarroak 2014 urterako

Nafarroako Gobernuak gastuaren muga 21 milioi handitu du eta 3.405 milioi eurotan kokatu du.

Lourdes Goicoechea. Argazkia: EFE
Lourdes Goicoechea. Argazkia: EFE
Lourdes Goicoechea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak %0,6ko hazkunde ekonomikoa aurreikusi du 2014 urterako. 2013 urteko ekitaldia, berriz,  -%1,4koa zifrekin itxiko duela uste du gobernuak. Bestalde, finantza-gastuen muga handitzea erabaki du eta 2014 urtean 3.405 milioi eurokoa izango da.

Lourdes Goicoechea Nafarroako Ekonomia, Ogasun eta Enplegu sailburuak egungo egoera ekonimikoa izan du hizpide. "Urte oso gogorrak izan ditugu, eta benetako susperralditik hurrun gauden arren, egonkotasunera eta ziklo aldaketara garamatzen ikurrak ikus ditzakegu", azaldu du.

"Esportazioak hazten ari dira, Europako merkatuak egonkortzen ari dira, eta atzerriko inbertsoreek Espainian duten interesa handitzen ari da, eta Nafarroan ere nabaria da kanpoko enpresen eragina", gaineratu du.

Gobernuak finantza-gastuaren inguruan hartutako erabakiaren inguruan ere hitz egin du Goicoecheak. Finantza-gastua 21 milioi eurotan handitu da eta 2014 urtean 3.405,55 milioi eurotan kokatuko da.

Sailburuaren aburuz, "neurria errealista da eta egungo egoerara egokituta dago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea