Ekonomia -

Apiriletik ekainera

Etxebizitzaren prezioa EAEn eta Madrilen igo da bakarrik

Hala ere, 2012ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, prezioak % 9,8 jaitsi dira EAEn. Nafarroako Foru Erkidegoaren kasuan, prezioak 0,8 jaitsi dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Etxebizitzaren prezioak behera egiten jarraitzen du. EiTB.
Etxebizitzaren prezioak behera egiten jarraitzen du. EiTB.
Etxebizitzaren prezioak behera egiten jarraitzen du. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzaren prezioa EAEn eta Madrilen bakarrik igo da 2013ko bigarren hiruhilekoan, urtarriletik martxora izandako igoerarekin alderatura.

Espainiako Estatitiska Institutuak azaldu duenez, urteko lehen hiruhilekoarekin konparatuta, prezioa % 1,9 igo da Hego Euskal Herrian. Madrilen, berriz, igoera % 0,9koa izan da.

2012ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, EAEn prezioak behera egin du, % 9,8. Espainia osoan ere jaitsiera izan da, % 12koa, hain zuzen.

Prezioak erkidego guztietan jaitsi dira. Jaitsiera handienak Murtzian (% 16,6), Gástela Mantxan (% 16,1), Extremaduran (% 15,6) eta Errioxan (% 15) izan dira.

Jaitsiera txikienak, berriz, Ceutan (% 7,6), Balear Irletan (% 9,1), Kanarietan (% 9,2 ), Andaluzian (% 9,5) eta EAEn (% 9,8) izan dira.

Igoera handiena, etxebizitza berrian

Prezioen gorako bilakaera hori etxebizitza berrietan izandako igoeraren ondorioa da, bigarren eskukoak igoera txikia izan baitu (% 0,5).

2012ko epe berdinarekin alderatuta, etxebizitza berriaren prezioa % 4,5 jaitsi da, eta bigarren eskukoarena % 13,1.

Nafarroa

Nafarroako Foru Erkidegoaren kasuan, prezioak % 0,8 jaitsi dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Jaitsiera hori 2010. urteko laugarren hiruhilekotik izandako txikiena da.

Bigarren eskuko etxebizitzei dagokienez, eta lehen hiruhilekoarekin alderatuta, jaitsiera % 0,1ekoa izan da; eta, etxebizitza berriaren kasuan, % 2,4koa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Espainia Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Higiezinen merkatua gaur