Ekonomia -

Laugarren bisita

NDFk Espainiako bankuen azterketari hasiera eman dio

Nazioarteko Diru Funtsaren laugarren txostenaren aurreneko ondorioak irailaren 30ean argitaratuko dituzte eta agiri osoa azaroaren hasieran jakitera emango dute.

Christine Lagarde, NDFko zuzendaria. Argazkia: EFE
Christine Lagarde, NDFko zuzendaria. Argazkia: EFE
Christine Lagarde, NDFko zuzendaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) misioa Espainia laugarrengoz bisitatzen ari da eta hamabost bat bankurekin biltzea espero du. Bilerak gaur hasi dituzte Espainiako Bankuaren egoitzan, sektorearen erreforma prozesua aztertzeko.

Printzipioz, azken orduko aldaketarik ez baldin badago, NDFko ordezkariak Bankia, Unicaja eta Liberbankeko zuzendariekin bildu behar ziren gaur, entitateetako iturriek baieztatu dutenez.

Aldaketarik ez badago, astearte honetan NCG, Cajamar, Bankinter eta Banco Popularrekin bilduko dira, eta asteazkenean Caja3, Ibercaja eta Ceissekin.

Agendaren arabera, NDFko teknikariak CatalunyaCaixa, Sabadell, Kutxabank eta Santanderreko ordezkariekin bilduko dira, eta ostiralean Caixabank, BBVA eta BMNkoekin. BMNk berregituraketa egitasmoa aurkeztu beharko du erakundearen aurrean. Planarekin gastuak % 55 murriztu nahi ditu entitateak 2014an.

Washingtonetik etorritako adituak Espainiako agintariekin ere bilduko dira.

Laugarren txostenaren aurreneko ondorioak irailaren 30ean argitaratuko dituzte eta agiri osoa azaroaren hasieran jakitera emango dute.

100.000 milioi euroko programa abenduan amaitu aurretik troikaren azkenaurreko misioa da. Diru-laguntza 2012ko uztailean jaso zuen Espainiak, finantza sistema onbideratzeko. Hala ere,  orain arte 40.000 milioi euro erabili ditu soilik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Espainia bideoak NDF berriak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak