Ekonomia -
Bilera-sorta
Ontzigintza alorreko ordezkariek eta Jaurlaritzak bilera egingo dute
Bilerara Arantza Tapia Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako sailburua joango da, uda baino lehen hartutako konpromisoari helduz. Helburua, sektoreari "bultzada berria ematea".
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak eta euskal ontzigintza sektoreko ordezkariek bilera egingo dute gaur Bilbon, “sektoreari bultzada berria” ematen saiatzeko.
Bilerara Arantza Tapia Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako sailburua joango da, uda baino lehen hartutako konpromisoari helduz. Irailetik aurrera, beraz, lantalde berri horrek bilerak egingo ditu sektorearen inguruan helburu nagusiak zehazteko.
Abiatutako sistema berria aztertu, finantzaketa ildo berriak landu, inbertitzaile berriak lortu eta ikerketa eta garapena bultzatzea izango dute helburu, Jaurlaritzak adierazi duenez.
Bestalde, ontziolek 2007. eta 2011. urteen artean jasotako Europako diru-laguntzen inguruan ere hitz egingo dute. Europako Gobernuak diru-laguntza horiek itzultzeko eskatu diete ontziolei.
Gaurko bilera Bilboko SPRIren egoitzan egingo dute, eta bertara, Tapiarekin batera, Juan Ignacio Garcia de Mutiloa Industrua sailburuordea eta ontzioletako hainbat ordezkari joango dira. Asteazkenean, Arantza Tapia sailburua Madrilera joango da, Jose Manuel Soria Industria ministroarekin bilera egitera. Bilera berri horretan ere sektoreak bizi duen egoeraz mintzatuko dira.