Ekonomia -

EAJ-PSE ituna

LAB: 'Zerga itunak murrizketekin amaitzeko balio beharko luke'

Akordioak Jaurlaritzaren ahultasuna agerian uzten du, sindikatuaren arabera. Horren ustez, Jaurlaritza ez da gai egoerak eskatzen duen neurriak eta gizarteak eskatzen dituen erabakiak hartzeko.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PSE-EEk sinatu duten zerga itunak murrizketa neurriekin amaitzeko balio beharko luke, Jabi Garnika LABeko idazkariorde nagusiaren arabera.

LAB sindikatuaren Donostiako egoitzan prentsaurrekoa eskaini du asteazken honetan, eta jeltzaleen eta sozialisten arteko zerga ituna izan du hizpide. Halaber, zerga proposamen bat ere egin du sindikatuak.

Jabi Garnikaren hitzetan, euskal gizartea aldaketa sozioekonomikoak egitea eskatzen ari da krisia hasi zenetik, eta sozialistek eta jeltzaleek eskaera hori akordioan sartzeko aukera alferrik galdu dute. Itun horretan, behar kolektiboen gainetik behar indibidualak saritu beharko liratekeela gaineratu du.

"Krisiaren eragina pairatzen ari diren pentsiodunengan, langabeengan, etorkinengan eta gazteengan esperantza pizteko aukera galdu dute", gaineratu du.

Akordioak agerian utzi du Eusko Jaurlaritzaren "ahultasuna", LAB sindikatuaren arabera. Horren ustez, Jaurlaritza ez da gai egoeraren araberako neurriak hartzeko eta gizartearen zati handi batek eskatzen dituen erabakiak adosteko. "Gobernu hau beti aliatu izan da erreformak eta murrizketak bultzatzen dituztenekin", salatu du Garnikak.

Bestalde, LABek hainbat zerga erreforma proposatu ditu: zeharkako zergetan lan errenta kapitalaren errentarekin parekatzeko, kontribuzio fiskala "ahultzen" duten beherapen fiskalak desegiteko, Aberastasunaren gaineko Zerga bidezkoagoa egiteko eta iruzurra jazartzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea