Ekonomia -

Ituna

Arabako PPk gaur erabakiko du EAJ-PSEren proposamena onartzen duen

Araban erabakitakoa Euskadiko PPk berretsi beharko du. Ostiralean, EAJk eta PSE-EEk PPtik eskatutako aldaketa batzuk jasotzen zituen proposamena  helarazi zioten alderdiari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako PPk astelehenean erabakiko du EAJk eta PSE-EEk aurreko ostiralean egindako proposamena onartzen duten, Lehendakaritzan irailaren 17an sinatutako itunarekin bat eginez.

Araban erabakitakoa Euskadiko PPk onartuko beharko du ondoren, alderdiak jakinarazi duenez.

Izan ere, aurreko ostiralean, Andoni Ortuzarren eta Patxi Lopezen alderdiek PPtik eskatutako aldaketa batzuk jasotzen zituen proposamen bat helarazi zioten alderdiari, bere babesa jasotzeko helburuarekin.

Aurrezki errenten gaineko zergak leuntzea, erosketak egitean, eta gazteentzako eta familia ugarientzako alokairuetan zerga gutxiago ezartzea dira proposatutako aldaketetako batzuk. Halaber, autonomoentzat PFEZa hobetu eta Sozietateen Gaineko Zergan ere kenkariak ezartzea proposatu du PPk.

PPren arabera, egindako eskarietako "asko" kontuan hartu dizkiote, eta horrela itunarekin bat egiteko aukera gehiago dago. Halere, Arabako PP izango da jeltzale eta sozialisten proposamen berriak euren asmoekin bat egiten duten erabakitzen duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Alderdi Popularra Arabako berriak