Ekonomia -

Iruzurraren aurkako borroka

Gobernuak milioi erdi langabetu 'faltsu' atzeman ditu

"Prestazioak dituzten bost langabetutik bati gezurti" esatea aurpegiratu dio Rubalcabak Gobernuari. UGTren aburuz, Exekutiboaren "obsesio bakarra" langabetu kopurua murriztea da.

Soraya Saenz de Santamaria prentsaurrekoa hasi baino lehen. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria prentsaurrekoa hasi baino lehen. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria prentsaurrekoa hasi baino lehen. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruzur fiskalaren eta Gizarte Segurarantzari egindako iruzurraren aurkako borrokaren emaitzak eman ditu ezagutzera Espainiko Gobernuak. Urteko lehen sei hilabetetan 22.500 milioi euro aurreztu ditu Exekutiboak. Bidegabeki prestazioak jasotzen zituzten milioi erdi laganbetu "faltsu" baino gehiago atzeman ditu eta 3.000 milioi euro aurreztu ditu.

Soraya Saenz de Santamariak ezagutzera eman dutenez, iruzur fiskalaren aurka egin duten ekimena inoiz egin den "handienetakoa" da eta iruzurra atzemateko mekanismo eta instrumentu ezberdinak erabili dituzte.

Jasotako 22.500 milioi euroen artean, 16.500 milioi euro iruzur fiskalaren aurkako borrokari dagozkio eta 6.152 milioi euro Gizarte Segurantzan eta enplegu irregularrean iruzurrak atzemateko egindako ikerketen emaitza dira.

Enpleguari dagokionez, Gobernuak 3.161 milioi euro aurreztu ditu bidegabeki prestazioak jasotzen zituzten lengabetu "faltsuetatik". Santamariak adierazi duenez, 520.572 pertsona ikertu dituzte.

Minusbaliotasunak eta aldi baterako desgaitasunak ere aztertu dituzte eta 408 milioi euro aurreztu dituzte. Deklaratu gabeko ekintzak ere atzeman ditu Gobernuak eta horien bidez 1.714 milioi euro aurreztu ditu. Gizarte Segurantzan eta usteko enpresetan egindako ikerketei esker 557 milioi euro aurreztu dituzte.

Kritikak

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruzagiak "prestazioak jasotzen dituzten bost langabetutik bati gezurti" deitzea aurpegiratu dio Soraya Saenz de Santamariari.

Facebook eta Twitter kontuetan adierazi duenez, Santamariaren adierazpenen bidez "gezurti" deitu zaie langabetu askori. "Murrizketak egitea nahikoa ez, eta iraindu eta gezurrak esaten dituzte", esan du.

Toni Ferrer UGT sindikatu idazkariak ere Soraya Saenz de Santamariaren hitzak kritikatu ditu. Ferreren ustez, "aipatutako kopurua kontuan izanik, datuak ulergaitzak dira".

Gobernuak duen "obsesio bakarra" langabezian dauden pertsonen kopurua murriztea dela azpimarratu du. "Exekutiboak langabezian dauden pertsonak gezurretan ari direla irudikatu nahi du", gaineratu du. Horrelako egoeretarako "zigorrak" badirela gogoratu du Ferrerek.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea