Ekonomia -
Emisio eskubideak
Enpresa elektrikoei ezarritako tasa legezkoa dela esan du Europak
Iberdrolak, Gas Naturalek, Bizkaia Energiak, Bahia de Bizkaiak eta E.ONek helegitea jarri zuten, doan lortutako eskubide horien bitartez etekinak atera ditzaketela argudiatuz.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak 2006. urtean enpresa elektrikoei ezarritako tasa aurreikusten duen legea ontzat jo du gaur Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak. Doan lortutako emisio-eskubideekin salerosketak egiteagatik tasa berezi bat ezartzea erabaki zuen Gobernuak.Epaiaren arabera, Espainiako lege horrek ez die emisio-eskubideei karga berezi bat inposatzen. Izan ere, arau horrek "merezigabe" lortutako etekinak leuntzea du helburu, Europako Auzitegiaren arabera.Espainiak 2006. urtean ezarri zien alor elektrikoko enpresei emisio-eskubideen bitartez lortutako doako etekinen inguruko tasa berezia.Iberdrolak, Gas Naturalek, Bizkaia Energiak, Bahia de Bizkaiak eta E.ONek helegitea jarri zuten, doan lortutako eskubide horien bitartez etekinak atera ditzaketela argudiatuz. Nahiz eta diru hori doan lortu, balio ekonomikoa dutela argudiatu zuten, eta, horrenbestez, salerosi daitezkeela azpimarratu zuten.