Ekonomia -

Urriko datuak

Ibilgailuen salmentak % 47 egin du gora Euskadin

Urteko lehen hamar hilabeteetan 22.215 ibilgailu saldu dira Euskadin, iaz baino % 3,4 gehiago.

Ibilgailuen salmentak gora egin du. EITB.
Ibilgailuen salmentak gora egin du. EITB.
Ibilgailuen salmentak gora egin du. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan urrian % 46,9 ibilgailu gehiago matrikulatu dituzte, iaz hilabete horretan saldutako ibilgailuen datuarekin alderatuta. Estatu mailan izan den bosgarren igoerarik handiena da, ibilgailu ekoizle eta sailtzaileek jakitera eman dutenez. Guztira 2.480 ibilgailu matrikulatu dituzte EAEn 2013ko urrian.

Estatu mailan, EAEn izandakoa bosgarren igoerarik handiena izan da, Aragoi, Extremadura, Gaztela-Mantxa eta Gaztela eta Leonen atzetik. Urteko lehen hamar hilabeteetan 22.215 ibilgailu saldu dira Euskadin, iaz epe berean saldutakoak baino % 3,4 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan