Ekonomia -
Aurreikuspenak
Espainiako hazkundea aurreikusitakoa baino txikiagoa izango da
Langabezia-tasaren inguruan, Europako Batzrodeak esan du Espainiak % 26,6ko datuarekin itxiko duela 2013. urtea. 2014an, berriz, langabezia zertxobait jaitsi eta % 26,4an kokatuko da.
Erredakzioa
Espainiako ekonomiak % 1,3 egingo du behera 2013. urtean, eta Barne Produktu Gordina % 0,5 igoko da datorren urtean, Europako Batzordearen aurreikuspenen arabera.
Langabezia-tasaren inguruan, Batzordeak esan du Espainiak % 26,6ko datuarekin itxiko duela 2013. urtea. 2014an, berriz, langabezia zertxobait jaitsi eta % 26,4an kokatuko da, horren aurreikuspenen arabera.
Bestalde, Espainiak Europar Batasunak ezarritako defizit muga beteko duela adierazi du (% 6,5), bankuei emandako laguntza kontuan izan gabe.
Euroguneko hazkundea, berriz, txikiagoa izango dela aurreikusi du Europako Batzordeak. Barne Produktu Gordinaren % 0,4koa izango omen da.
Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteordearen iritziz, Espainiak eta Italiak "doikuntza garrantzitsuak" egin behar dituzte oraindik ere. Espainiako langabezia "egonkortu" egin dela onartu arren, Rehnek esan du datua "jasangaitza" dela.
"Europako bi estatu horietan murrizketa neurri gehiago adostu behar dituzte", adierazi du. Espainiaren kasuan, langabezia tasak "gehiegizkoa" izaten jarraitzen duela azpimarratu du.