Ekonomia -

Aurrekontuak 2014

42 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak industria finantzatzeko

415,7 milioi euroko aurrekontua izango du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak.

Arantza Tapia
Arantza Tapia
Arantza Tapia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2014an 42,6 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industriek bere jarduerarako beharrezkoak dituzten finantza baliabideak lor ditzaten.

Hala iragarri du Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Legebiltzarrean egin duen agerraldian. Bertan azaldu duenez, 415,7 milioi euroko aurrekontua izango du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak datorren urtean, eta horri Lehendakaritzak Berrikuntza Funtsera bideratuko dituen 26 milioiak gehitu behar zaizkio.

Hala, enpresei zuzenean maileguak eskaintzeko 13 milioi euro bideratuko dituzte, eta beste 12 milioi euro arrisku-kapitaleko funtsera. Proiektu estrategikoak eta teknologia eta berrikuntza oinarri dituzten enpresa txiki eta ertainak bultzatzeko, Gauzatu programak 12 milioko aurrekontua izango du.

Makina-tresnaren arloan 'renove' programa berria gauzatzeko, 9,5 milioi euro aurreikusi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Industria sektorea gaur