Ekonomia -

Erregaien prezioa

Gasolina % 2,34 merkatu da, eta diesela % 1,77, azken hilabetean

Erregaien batez besteko prezioa jaitsi egin da hirugarren astez jarraian.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregaien batez besteko prezioa jaitsi egin da aste honetan eta azken hiru asteetan behera egin du, Europar Batasuneko petrolioaren gaineko boletinaren arabera.

Gasolinaren prezioa % 1,57 jaitsi da 2013an, % 0,14 aurreko urteko urriarekin alderatuta, eta % 2,34 azken hilabetean.

Dieselaren prezioak ere behera egin du, zehazki, % 2,05 merkatu da 2013an, % 2,34 azken urtean, eta % 1,77 azken hilabetean.

Aste honetan, 1,378 balio du batez beste gasolina litroak eta 1,335 diesel litroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea