Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

'Eutsitako hazkundea' espero du Urkulluk 2014an

2013a "gure gertuko historiaren urte zailenetakoa izan dela" esan du lehendakariak.

Iñigo Urkullu lehendakaria Bilbon egin den ekitaldian
Urkullu
Iñigo Urkullu lehendakaria Bilbon egin den ekitaldian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak "eutsitako hazkundea" espero du 2014 urterako. Hazkunde hori, gainera, urtearen hasieratik emango dela uste du. Lehendakariaren aburuz, "2013a gure gertuko historiaren urte zailenetakoa izaten ari da". "Basamortuko zeharkaldia amaitzen ari gara", gaineratu du.

Deloitte eta APD enpresaren iparraldeko bulegoak antolatutako jardunaldien hasiea ekitaldian egin ditu adierazpen horiek Urkulluk.

2014an egoera hobetuko dela espero du lehendakariak. Industria, berrikuntza, inbertsioa eta nazioartekotzea bultzatuta lortu nahi dute "errealitate" hori.

 

Jaurlaritzak lau alor horietara 6.200 milioi euro bideratuko dituela azpimarratu du Urkulluk, beharrezkotzat jotzen baitu "sortzea". Datorren urtea 2013a baino "hobea" izango dela eta ekonomiaren susperraldia bere "lehentasuna" dela adierazi du. Barne produktu gordinak, kontsumoak eta barne eskaerak datu baikorrak utziko dituztela zehaztu du.

Lehendakariak ez ditu "zailtasunak" ukatu eta "egonkortasun fiskalaren" arloan egindako esfortzua azpimarratu du. "Defizitaren eta zorraren arloak Espainiako Gobernuarekin hitzartuta daude bi urte hauetarako. Errespetatu egingo dugu hori. Zorrotasuna mantenduko dugu 2014a ere urte gogorra izango baita", zehaztu du.

"Oinarrizko hiru akordio ditugu eta urtea hasteko egoera ezin hobean gaude. Erakunde guztien aurrekontuetan egonkortasuna dugu, erreforma fiskala dugu eta ekonomia eta enplegua bultzatzeko plana dugu", gaineratu du.

"2014an altxatzen hasiko gara eta eskailerak banaka banaka igotzen hasiko gara. Argi izpiak ikusten dira", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea