Ekonomia -

2014

Gipuzkoak datorren astean negoziatuko ditu aurrekontuak EAJrekin

Gobernu Kontseiluak urriaren 31an onartu zuen aurrekontuen proiektua, 2012an baino % 3,02 diru gehiagorekin.

Aurrekontuetan bideratutako "gastu soziala" nabarmendu du Diputazioak. Irudia: EFE
Aurrekontuetan bideratutako "gastu soziala" nabarmendu du Diputazioak. Irudia: EFE
Aurrekontuetan bideratutako "gastu soziala" nabarmendu du Diputazioak. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Diputazioak datorren astean abiaraziko ditu negoziazioak Eusko Alderdi Jeltzalearekin, 2014ko aurrekontuen inguruan adostasuna lortzeko asmoz, Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdiekin aurkezpena egiteko bilera sorta bukatu ostean.

Bilduren Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, azken egunotan, Diputazioak "informazio zehatza" helarazi die gainerako alderdiei, gastu soziala ardatz duten aurrekontuen inguruan.

Adierazi duenaren arabera, datorren astean EAJrekin abiaraziko ditu negoziazioak, baina ez du zehaztu noiz egingo duen, ezta gainerako alderdiekin (EAJ eta PP) ere abiaraziko ote dituen.

Gobernu Kontseiluak urriaren 31an onartu zuen aurrekontuen proiektua, 758.641.970 eurokoa guztira, 2012an baino % 3,02 diru gehiagorekin.

Gastu sozialak "lehentasuna" izan duela azpimarratu dute; alabaina, zehaztu dute ez direla Politika Sozialerako soilik diru-partidak handitu.

"Beste sailetako inbertsioak ere bereziki zaindu nahi izan dira; autobusen zerbitzuak hobetu, bidegorriak egiteko dirua bideratu, enplegu planak....", gaineratu du Diputazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea