Ekonomia -
Hitzaldia
Rajoy: 'Espainiarrei asko eskatu diegu, baina soberan bueltatuko zaie'
Presidentearen ustez, egungoa azken urteetako krisirik "handiena" da, eta, horregatik, egoerari "ausardiaz" aurre egiteko eskatu die espainiar herritarrei.
Erredakzioa
Espainiarrei "asko" eskatu zaiela onartu du gaur Mariano Rajoy presidenteak, baina egindako ahalegina, etorkizunean, "soberan" bueltatuko dietela gaineratu du. Rajoyren hitzetan, Espainiako ekonomiak "hobera" egin duela azaltzen duten adierazleak daude, nahiz eta "nahikoak ez izan".
Alberto Fabra Valentziako Generalitateko presidentearen hitzaldi bat aurkeztu du gaur Mariano Rajoyk. Bertara, Alberto Ruiz Gallardon, Jose Manuel Garcia Margallo eta Ana Pastor ministroak joan dira, besteak beste.
Presidentearen ustez, egungoa azken urteetako krisirik "handiena" da, eta, horregatik, egoerari "ausardiaz" aurre egiteko eskatu die espainiar herritarrei. "Herritarrei ahalegin handia egiteko eskatu diegu, baina etorkizunean soberan bueltatuko diegu", azpimarratu du Rajoyk. Atzeraldiaren amaierari buruz hitz egiten dela nabarmendu du presidenteak, baina oraindik "bide luzea" geratzen dela zehaztu du. "Hala ere, bidea egon badago, eta guztion artean, elkarrekin, egingo dugu".