Ekonomia -
2014ko Aurrekontuak
PSEk Bizkaiko Aurrekontuak ahalbidetuko ditu abstenitu egingo baita
Jeltzaleek eta sozialistek txalotu egin dute akordioa, eta "egonkortasun instituzionala" ekarriko duela adierazi dute, Batzar Nagusietan egindako agerraldi batean.
Erredakzioa
PSE-EEk ahalbidetu egingo du EAJk 2014rako Aurrekontuak aurrera ateratzea Bizkaian. Izan ere, abstenitu egingo da, Foru Gobernuak 4,5 milioi euroko zuzenketak onartzearen truke.
Jeltzaleek eta sozialistek txalotu egin dute akordioa, eta "egonkortasun instituzionala" ekarriko duela adierazi dute, Batzar Nagusietan egindako agerraldi batean.Unai Rementeria Lehendakaritza diputatua, Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatua, Lorea Bilbao Batzar Nagusietako EAJren bozeramailea eta Iñaki Egaña Batzar Nagusietako PSE-EEren bozeramailea elkarrekin agertu dira prentsaurrekoan, akordio horren berri emateko.