Ekonomia -

Gizarte premietarako laguntzak

Bi milioi euro ez direla 'nahikoak' esan du Eudelek

Hiru hiriburuen eta bederatzi hiriren beharrak 10,3 milioi eurokoak direla gogorarazi du Euskadiko Udalen Elkarteak.

Ibone Bengoetxea Eudeleko presidentea, Iñigo Urkullu lehendakariarekin. EFE
Ibone Bengoetxea Eudeleko presidentea, Iñigo Urkullu lehendakariarekin. EFE
Ibone Bengoetxea Eudeleko presidentea, Iñigo Urkullu lehendakariarekin. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Uribe Eudeleko Gizarte Ekintzako ordezkariaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak gizarte premietarako laguntzak (GPL) finantzatzeko bideratutako aparteko bi milioi euroak ez dira "nahikoak". "Argi eta garbi", gainera.

Uribek agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarrean, Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza batzordean, laguntza sozialen auziaren inguruan iritzia emateko.

Astelehenean, Juan Mari Aburto Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak 2 milioi euro gehiago iragarri zituen, premietarako laguntzak finantzatzeko, abuztuan agortu egin baitziren EAEko Aurrekontuetan zeregin horretarako bideratutako 17,3 milioi euroak.

Gizarte premietarako laguntzen finantziazioa Jaurlaritzak ezartzen du, baina udalek kudeatzen dute.

Hori horrela, Eudeleko ordezkariaren esanetan, Euskadiko Udalen Elkarteak uda aurretik ere ohartarazi zuen laguntzen aurrekontua ez zela nahikoa, eta udalak eurak ari zirela euren altxortegietatik dirua jartzen.

Jaurlaritzak bi milioi euro gehiago eman ditu, baina, Uribek azaldu duenez, hiru hiriburuen eta beste bederatzi hiriren (Barakaldo, Getxo, Ermua, Laudio, Basauri, Santurtzi, Sestao, Leioa eta Galdakao) beharra 10,3 milioi eurokoa da.

Horrenbestez, laguntzen finantziazioaren % 100 "bermatu" behar dela aldarrikatu du Eudelek, eta hori Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren bidez egitea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aurrekontuak EUDEL albisteak