Ekonomia -
Administrazio publikoetan
Azpikontratetako langileak babesteko ekimen herrikoia aurkeztu du ELAk
Administrazio publikoetako azpikontratetan lan egiten duten langileen lan-baldintzak hobetzeko Herri-Ekimen Legegilea aurkeztu du sindikatuak Nafarroan eta EAEn.
Erredakzioa
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Herri-Ekimen Legegilea aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuk argitaratutako lan-dokumentu guztiek baldintza sozialak jaso ahal izateko.
Izapidetze prozesua igaro ostean, bai Gasteizen bai Iruñean ere, sindikatuaren helburua EAEn gutxienez 30.000 sinadura lortzea, eta 7.000 Nafarroan.
Bilbon eskainitako prentsaurrekoan Muñozek azaldu duenez, Herri-Ekimen honekin Administrazio publikoetako azpikontratetan lan egiten duten langileek lan-baldintzak hobetu nahi dituzte.
Muñozek adierazi duenez, "zerbitzuetako langileek pairatzen dituzten arazoak direla eta, politikariak kezkatuta daudela erakusteko aukera historikoa da, politikari horiek beraiek izan zirelako zerbitzu horiek pribatizatu zituztenak".
"Enpleguaren eta azpikontrata horietan gutxienezko lan-baldintzen aldeko ekimena da", azpimarratu du. "Gehiegikeriekin amaitzeko ekimen berritzailea da", nabarmendu du Muñozek.
ELAko idazkari nagusiarekin batera, sindikatuaren batzorde exekutiboaren, federazioen eta ordezkaritzen hainbat arduradun izan dira.