Ekonomia -
Greba Villavesan
TCCk espedienteak irekiko ditu langileen 'sabotaiei' erantzuteko
TCC Iruñerriko autobusak kudeatzen dituen enpresak espedienteak ireki dizkio hainbat langileri, ustez txartelak ateratzeko makinetan sabotajea egiteagatik.
Erredakzioa
TCC Iruñerriko autobusak kudeatzen dituen enpresak espedienteak ireki dizkio hainbat langileri, ustez txartelak ateratzeko makinetan sabotajea egiteagatik.
Enpresak ohar batean azaldu duenez, sabotajea atzo goizean gertatu zen. TCCko langileak greba mugagabean daude iragan astetik.
Antza, ikuskariek bederatzi autobusetan aurkitu zituzten apropos egindako matxurak. “Helburua, zerbitzu minimoak oztopatzea zen”, TCCren arabera.
Enpresaren hitzetan, gertaera “oso larria” da eta, horrenbestez, zenbait langileri espedientea irekitzea erabaki du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea