Ekonomia -

Urtarrilaren 1etik igoko da

Espainiako Gobernuak gaur zehaztuko du argindarraren prezioa

Litekeena da behin betiko igoera % 2,5 eta % 4 artekoa izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak gaur zehaztuko du argindarra zenbat garestituko den urtarrilaren 1ean, joan den astean enkante elektrikoa bertan behera utzi eta gero.

Atzo, Lehia Batzordeak (CNMC) azken baliabideko tarifa (etxe gehienetan dagoena) kalkulatzeko mekanismo bat proposatu zuen, eta horrek argindarra % 1,4-2,9 artean garestitzea ekarriko luke. Horri, baina, Espainiako Gobernuak zergen bidez egingo duen % 1eko igoera gehitu beharko zaio.

Hori dela eta, sektorearen iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez, litekeena da behin betiko igoera % 2,5-4 artekoa izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea