Ekonomia -

Burtsa

Sacyr % 8,95 jaitsi da, Panamako ubideko lanak geldituko dituela eta

Diru azoketan urteko lehen saioa izan da, eta Estatuko burtsetan Sacyr enpresa da gehien galdu duena.

Sacyrren kotizazioa erakusten duen pantaila bat, Madrilgo burtsan. Argazkia: Efe.
Sacyrren kotizazioa erakusten duen pantaila bat, Madrilgo burtsan. Argazkia: Efe.
Sacyrren kotizazioa erakusten duen pantaila bat, Madrilgo burtsan. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibex 35 indizeak % 1,58 galdu du urteko lehen saioaren erdirako, eta 9.800 puntutik behera jarri da; Espainiaren arrisku saria oinarrizko 203 puntura heldu da. Jaitsieren buruan, Sacyr egon da, Panamako Kanala zabaltzeko lanak bertan behera utziko dituela iragarri eta gero % 8,95 galduta.

Kanaleko Batasuna taldeak, Sacyr Vallehermoso espainiar enpresa buru duela Panamako Kanala zabaltzeko lanak egiteko ardura duen partzuergoak, lanak bertan behera utziko dituela iragarri zuen atzo, "ezinezkoa baita kontratutan adostutako kostuetan aurrera ateratzea".

Bankiak ere jaitsiera nabarmenarekin hasi du 2014a: % 5,19. Sabadellek % 3,01 zuen galduta, saioaren erdian. Banco Santanderrek eta BBVAk ere % 1 baino gehiago galdu dute urteko lehen goizean, eta Telfonicak % 0,6.

Gamesak, ostera, bolada onari eutsi dio, eta % 3,73 igo da. Gorantz egin dute, halaber, Jazztelek (% 1,30) eta IAGk (% 1,18).

Panamako Kanaleko lanak

Sacyrrek ohar batean iragarri duenez, Panako Kanaleko Agintaritzari abisua helarazi dio, kontratuari jarraituta hirugarren esklusa multzoa egiteko lanak bertan behera utziko dituela esateko.

Orain, "ACPk 21 egun dauzka partzuergoak eskatutakoa betetzeko", 1.600 milioi dolar jartzeko, eta epa horretan Panaman lanean jarraituko du partzuergoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea