Ekonomia -

Erakundeen laguntza

Hondarribiako langileek aireportua sustatzeko neurriak eskatu dituzte

Langileen ordezkariek Jose Manuel Sanchez aireportuko zuzendariaren "kudeaketa eskasa" salatu dute eta kargutik kentzeko eskatu diote AENAri.

Hondarribiako aireportua. Argazkia: EiTB
Hondarribiako aireportua. Argazkia: EiTB
Langileek etorkizun beltza ikusten diote Hondarribiko aireportuari

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiako aireportuko langileen ordezkariek aireportua sustatzeko eta hegaldi berriak ekartzeko "lanean hasteko" eskaera egin diete erakundeei.

Emilio Garcia langileen batzordeko bozeramaileak, eta Txomin Iglesias eta Susana Iglesias batzordeko presidenteak eta idazkariak, agerraldia eskaini dute, ostiral honetan. Gipuzkoaren ekonomiarentzat hain garrantzitsua den azpiegitura horren alde "behingoz apustua egiteko" eskatu dute batzordekoek.

Azken urte eta erdian, batzordea hainbat solaskide politikorekin bildu da "urte askoren ostean lortu ez den azpiegitura horretarako erakundeekin akordio bat lortzeko". Esan dutenaren arabera, "neurriak hartzen ez badira" aireportuan galdu diren lanpostuek (% 35) sortutako kezka, eta etorkizunera begira eragin duen ziurgabetasuna azaldu zuten bilera horietan.

Kudeaketa eskasa

Horrez gain, Garciak Ortzibia, Gipuzkoako aireportua sustatzeko euskal erakundek sortutako elkartea, kritikatu du. 2010etik ezer egin ez duela salatu du bozeramaileak eta funtzionatzen hasteko Eusko Jaurlaritzari elkarteari aurrekontu bat ematea eskatu dio.

Garciak Jose Manuel Sanchez aireportuko zuzendariaren "kudeaketa eskasa" salatu dute eta kargutik kentzeko eskatu diote AENAri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Hondarribia bideoak Donostiako aireportua