Ekonomia -

Lan-gatazka

Euskalteleko langileak beste greba bat deitzea aztertzen ari dira

Sindikatuek jakinarazi dute ez dituztela zerbitzuak kanpora eramateko baldintzak negoziatuko, "horrek langile guztien artean eraikitako proiektua galtzea suposatuko lukeelako".

Euskalteleko langileek elkarretaratzea egin dute Kutxabanken egoitzaren aurrean Bilbon. EFE
Euskalteleko langileek elkarretaratzea egin dute Kutxabanken egoitzaren aurrean Bilbon.
Euskalteleko langileek elkarretaratzea egin dute Kutxabanken egoitzaren aurrean Bilbon. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalteleko langileek zenbait zerbitzu kanpora eramateko baldintzak zuzendaritzarekin negoziatuko ez dituztela eta protesta gehiago deitzea aztertzen ari direla jakinarazi dute.

Ehun bat beharginek elkarretaratzea egin dute Kutxabankek (Euskaltelen sozio nagusia) Bilbon duen egoitzaren  aurrean gaur arratsaldean. "Zerbitzu batzuk kanpora eramatea onartuta, kaleratzeak izatea eta langileon baldintzak okerrera egitea onartzea izango litzateke", ohartarazi dute.

Alex Santos ELAko bozermaileak esan du zuzendaritzaren proposamena onartzea "aurrez grabatutako heriotza bat" dela, "ezkutupeko azpikontratazio bat".

Zuzendaritzarekin bi bilera egin ostean, lanuzte gehiago deitzea aztertzen ari dira langileak. "Beste greba bat deitzea pentsatzen ari gara; tentsio igotzen saiatuko gara, gatazkaren tenperaturak gora egingo du", azpimarratu du.

Después de haber mantenido dos reuniones con la dirección de la empresa que preside Alberto García Erauzkin, Santos ha anunciado estudian convocar más paros, después de las tres jornadas de huelga celebradas en diciembre.

"Zerbitzuak kanpora eraman da orain arte  langile guztion artean eraikitako proiektua galdu egingo da eta esan behar dugu egun irabazi asko ematen jarraitzen duela", erantsi du Santosek.

Euskaltelek 500 langile inguru ditu eta sindikatuen eskaera horien guztien lanpostuak bermatzea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea