Ekonomia -

Kontsumitzaileak

EKAk epai-demandak aurkeztuko ditu Fagorren menpeko ekarpenengatik

EAEko kontsumitzaileak ordezkatzen dituen kolektiboak kooperatiba hartzekodunen konkurtsoan dagoela izan du kontuan, erabakia hartzean.

Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EKA-OCUVek, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Elkarteak, Fagor Etxetresnaken menpeko ekarpenak erosi zituztenen aldeko epai-demandak aurkeztuko ditu. EAEko kontsumitzaileak ordezkatzen dituen kolektiboak kooperatiba hartzekodunen konkurtsoan dagoela izan du kontuan, erabakia hartzean.

Demandak menpeko ekarpenak "arauz kontrako era batean, iruzurrezko eran ere" merkaturatu zituzten finantzari-erakundeei zuzenduko dizkiete. EKA-OCUVen arabera, erakunde horiek ez zieten kontsumitzaileei behar besteko informazioa eman. Alde batetik, beharrezkoa zen inbertitzaile-profila ez zuten pertsonei eskaini zieten produktua; bestalde, ez zuten menpeko ekarpenen benetako ezaugarrien eta arriskuen berri eman.

Ekimen honen inguruko informazio-bilera deitu dute ostegunerako, urtarrilaren 23rako. Hiritar guztientzako egongo da zabalik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea