Ekonomia -

Epaiketa

Menpeko ekarpenen auzia epaiaren zain geratuko da gaur

Adicae erakundearen eskutik salaketa kolektiboa jarri zuten kaltedunek informazio eskasa jaso zutela eta produktuen arriskuaz ez zirela jabetu azpimarratu zuten atzo.

Hasi da Eroski eta BBVAren kontrako epaiketa

2:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroskik eta BBVAk saldutako menpeko ekarpenen auzian bigarren eta azken saioa izango da gaurkoa, atzo aldeen jarrerak entzun ondoren.

Adicae erakundearen eskutik salaketa kolektiboa jarri zuten kaltedunek informazio eskasa jaso zutela eta produktuen arriskuaz ez zirela jabetu azpimarratu zuten.

Alfredo Ruedak BBVAk eskainitako produktua gordailu finkoa zelakoan eta bankuko ohiko kudeatzaile batez fidaturik kontratatu zuela berretsi zuen.

BBVAko ordezkariek, berriz, bezeroei emandako informazioa nahikoa argia izan zela esan zuten. Iragarkiak eta triptikoak erakutsiz, bezeroei produktuaren ezaugarriak azaldu zizkietela deklaratu zuten.

Hala ere, Sarrikoko bulegoko zuzendariak onartu zuen bezeroei “guztiz argi” ez zietela esan diruaren zati bat galde zezaketela.

Eroskiko finantza zuzendariak, berriz, publizitate argia egin zutela esan zuen, eta produktuaren merkaturatze sisteman ardurarik ez zutela izan berretsi zuen.

Gaur, epaitegian konklusioak entzungo dira, eta, seguruenik, epaiaren zain geratuko da auzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea