Ekonomia -

Lan gatazka

Mondelezeko langileek protesta egin dute Lan Zuzendaritzan

Langileek euren egoeraren berri eman diote Imelda Lorea Lan zuzendariari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondelez enpresako (Viana, Nafarroa) 60 bat langilek elkarretaratzea egin dute gaur Lan Zuzendaritzaren aurrean, eta, bertan, enpresak lan hitzarmena urratzen duela "erakusten" duten hainbat txosten aurkeztu dituzte.

Jesus Ceras enpresa batzordeko presidenteak azaldu duenez, Imelda Lorea Lan zuzendariarekin batzartu dira, eta euren egoeraren berri eman diote.

Langileek greba mugagabea abiatu zuten astelehenean, hainbat langileren lan baldintzak aldatu eta baldintza berriek lan hitzarmena urratzen dutela salatzeko.

Enpresa batzordearen esanetan, langileen % 100ek egin dute bat grebarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea