Ekonomia -

Epaiketa

Fiskalak Corrugadoseko langileen alde egin du

Haren ustez, Gallardo taldeak Azpeitiko langileak zigortu nahi zituen, sei hilabetez greba egiteagatik. Epaia jaso zain, sindikatuek balorazio positiboa egin dute.

Protesta Azpeitiako Corrugados enpresan. Argazkia: EITB.
Protesta Azpeitiako Corrugados enpresan
Epaiaren zain geratu da Corrugadoseko erregulazio txostenaren epaiketa

0:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaiaren zain geratu da Gallardo taldeak Azpeitian duen Corrugados enpresako enplegu-erregulazioko espedientearen epaiketa. Astelehen honetan abiatu dute saioa Auzitegi Nazionalean, eta fiskala langileen alde agertu da. Haren ustez, erregulazioarekin, Gallardo taldeak Azpeitiko enpresako langileak zigortu nahi zituen, sei hilabeteko grebagatik.

Hala, Madrilen izan diren batzordeko ordezkariak itxaropentsu itzuli dira etxera.

338 kaleratze

Corrugadoseko enpresa batzordeak prentsaurrekoa eskaini zuen aurreko astean, Gallardo taldeak Gipuzkoako herri horretako fabrikan egin dituzten 338 kaleratzeei buruz duen jarrera azaltzeko .

Langileen ordezkaritzak Gallardo taldearen jarrera kritikatu zuen "ekoizpena beste enpresa batera eraman eta Corrugados hiltzen utzi" dutela argudiatuz. Gipuzkoako Aldundiak Paraguain lortutako kontratua ez zuela kontuan hartu gaineratu du.

Batzorde horrek salaketa aurkeztu ostean enplegu-erregulazioko espedientea argitzeko egin den epaiketa "orain hilabete batzuk" egin beharko zatekeela azaldu zuten. Halere, "enpresak beharrezko dokumentazioa garaiz" aurkeztu ez izanak epeak atzeratu dituela gogoratu zuten.

Langileen ordezkarien arabera, enpresak hainbat erkidegotan dituen fabriketan aurkeztu du enplegua berregituratzeko plana, eta horregatik bideratu dute epaiketa Auzitegi Nazionalera. Horien ustez, Gallardo Taldea dokumentazioa aurkezteko "epeen jakitun zen eta prozesua nahita luzatu du".

Lan-ikuskaritzan salaketa jarri dute enpresa Gipuzkoako lantegitik "metalezko egiturak eta material erregogorra" ateratzen ari den susmoa dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Azpeitia albisteak