Ekonomia -
Ezegonkortasuna
Espainiako Burtsak % 3,64 behera egin du
2013ko otsailaren 4tik beherakadarik handiena pairatu du Espainiako Burtsak. 9.900 puntutaraino jaitsi da Argentinako pesoaren eta herrialde azaleratu berrietako dibisen balio-galerak bultzatuta.
Erredakzioa
Espainiako Burtsak % 3,64 behera egin du gaur. Horrela, 2013ko otsailaren 4tik beherakadarik handiena izan du. 9.900 puntutaraino jaitsi da Argentinako pesoaren eta herrialde azaleratu berrietako dibisen balio-galerak bultzatuta, merkatuko datuen eta adituen arabera.
Bestalde, arrisku-sariak gora egin du, 204 puntutik 210 puntura arte. Ibex 35 indizeak 372,30 puntu behera egin ditu, % 3,64. Horrela, 9.868,90 puntutan kokatu da.
Astean % 5,7 galdu du Ibex indizeak, 2012ko irailaren amaieratik emaitzarik txarrena. Urteko galera % 0,48koa da dagoeneko.
Ibex indizeko balio guztiek behera egin dute eta konpainia handien artean BBVAk beherakadarik handiena izan du, % 5,14; Telefonicak % 4,55 egin du behera; Repsolek % 3,65; Banco Santanderrek % 3,53; Inditexek % 3 eta Iberdrolak % 2,28.