Ekonomia -

'Tax lease'

EBrekin negoziazioak azkartzeko eskatu dio Tapiak Espainiari

Tapia sailburuak salatu duenez, Espainiako Gobernuak eta Europako Lehiarako komisarioak 'tax lease' sistemaren harira itzuli beharreko diruaz hasitako negoziazioak 'oso geldo doaz'.

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua. Argazkia: EiTB
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua. Argazkia: EiTB
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Tax lease' sistema baliatuta ontziolen sektoreari emandako diru-laguntzen harira, itzuli behar den dirua nola bueltatu behar den "lehenbailehen" negoziatzeko eskatu dio Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak Espainiako Gobernuari.

Onda Vasca irrati kateari eskainitako elkarrizketan, Espainiako Gobernuaren eta Joaquin Almunia Europako Lehiarako komisarioaren arteko negoziazioak "oso erritmo geldoan" doazela eta negoziazioak "atariko fasean" daudela salatu du.

Tapiak ez du ulertzen "Googlek gaur Europar Batasunarekin akordio bat iragarri badu", Europako Batzordeak uztailean 'tax lease' sistema bertan behera utzi ostean nola behar den hainbeste denbora dirua itzultzeko akordio bat lortzeko. Hori dela eta, bi aldeei "lehenbailehen" mahai batean esertzeko eskatu die. Sailburuak salatu duenez, oraindik ez dira kosteak kalkulatzeko metodologian ere ados jarri.

La Naval ontziolaren egoeraren harira, diru-laguntzak itzultzeko auzian nahasita dagoen inbertitzaileetako bat Santander bankua dela adierazi du. Eusko Jaurlaritza "kolaboratzaile" izan daitekeela adierazi badu ere, lan-karga topatzea zuzendaritza taldearen zeregina dela nabarmendu du.

Sailburuaren iritzian, Jaurlaritzak, arazoa konpontzen lagun badezake ere, "ezin du Espainiako Gobernua ordezkatu Europar Batasunarekin egin behar dituen bileretan, ezta La Navaleko zuzendaritza taldea ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea