Ekonomia -

Susperraldia

Gipuzkoako ekonomian hobekuntza 'zeinu ahulak' ikusten ditu Adegik

Pello Guibelalde Adegiko presidenteak aurreratu du Gipuzkoako ekonomia % 1 haziko dela 2014an eta enplegua sortuko dela.

Pello Guibelalde, Adegi presidentea. Argazkia: EFE
Pello Guibelalde, Adegi presidentea. Argazkia: EFE
Pello Guibelalde, Adegi presidentea. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Guibelalde Adegiko presidenteak adierazi du Gipuzkoako patronalak bertako ekonomian "hobekuntza zeinu ahulak" ikusten dituela, eta, aurreratu duenez, % 1 haziko da aurten, "dauden arriskuak ez badira oraindik gauzatzen". Gainera, azken hiruhilekoan enplegu netoa sortuko dela gaineratu du.

Adegik Gipuzkoako egoera ekonomikoari buruz egin duen txostena aurkeztu du Guibelaldek, Jose Miguel Ayerza lurraldeko patronalaren idazkari nagusiarekin eta Patxi Sasigain Lehiakortasun eta Berrikuntza saileko zuzendariarekin batera. "Urte asko beharko ditugu azken sei urteotako krisialdian galdu dena berreskuratzeko", azaldu du. "Asko jausi gara", Gipuzkoako Barne Produktu Gordina 2006ko mailan dagoelako eta ekoizpen industriala 35 puntu erori delako. Denbora horretan, 2.000 enpresa eta 35.000 enplegu suntsitu dira.

Enpresarien konfiantza gero eta handiagoa da, Guibelalderen ustez, eta "enpresen % 70ek uste dute merkatuaren egoera ez dela atzeraldikoa". Salmentak berreskuratzen ari direla jakinarazi du eta, 2013ko azken hilabetean, aurreko ekitaldiarekin alderatuz, batez besteko fakturazioak % 2,5 egin duela gora.

Enpresa kultura berria

Bestalde, Adegiko bozeramaileak "lan-harreman eredu berri baterako gida" delakoari buruz aritu dira, baina "enpresa kultura berri baterako gida" deitu diote, edukia "ia aldatu ez bada ere".

Guibelaldek esan duenez, "ez da banaka negoziatzea, ezta banakako baldintzak inposatzea, ezta negoziazio kolektiboa baztertzea ere". Horren esanetan, Adegik nahi duena "enpresa kultura berriz" sortzea da, "gardentasunean, komunikazioan eta parte-hartzean" oinarrituta.

"Horrela, sektoreen negoziazio kolektiboaren plano ezberdin batean datza: hori da, eta izaten jarraituko du, Adegiren ezaugarri nagusia", azaldu du. "Orain arte bezala, legeak markatzen duena jarraituko dugu", esan du Guibelaldek. Testuinguru honetan, enpresaburuek "probintzien sektorekako lan-hitzarmenen alde" eta "enpresen lehiakortasunaren alde" egiten jarraitzen dutela adierazi du Gipuzkoako patronalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea