Ekonomia -
Lan-gatazka
TV3eko langileek lanuzteak egingo dituzte astelehenetik aurrera
Astelehenean 12 orduko lanuztea egingo dute Kataluniako telebistako langileek. Gainera, astelehenean protesta egingo dute Bartzelonako Sant Jaume plazan.
Erredakzioa
TV3 telebistako langileek bozketak egin dituzte ostegunean eta ostiralean mobilizazioak erabakitzeko. Horrela, lan hitzarmenaren amaieraren kontra greba mugagabea egitea baztertu dute, baina astelehenetik aurrera lanuzteak egitea erabaki dute datozen bi asteetan.
CCOO sindikatuak azaldu duenez, astelehenean 12 orduko lanuztea egingo dute (08:00etatik 20:00tara arte), asteazkenean, otsailaren 12an (lau ordu), ostiralean, 14an, (lau ordu), igandean, 16an (lau ordu), asteartean, 18an (12 ordu) eta ostegunean, 20an (24 ordu).
12 orduko lanuzteaz gain, astelehenean langileek Bartzelonako Sant Jaume plazan protesta egingo dute, 13:00etan.
Langileen % 84k parte hartu dute bozketetan, bi egunetan. % 59k lanuzteei babesa eman diete.