Ekonomia -
Urgentzietan
Gernikako Ospitaleak 'baliabide nahikorik ez' daukala salatu du ELAk
Ohar batean, Gernikako Ospitalean gaixoak "behar bezala" artatzeko "ez langile nahikorik ez baliabide material egokirik" ez dagoela kritikatu du ELAk.
Erredakzioa
Gernikako Ospitaleak larrialdietako zerbitzu "duina" eskaintzeko baliabide nahikorik ez daukala adierazi du gaur ELA sindikatuak, eta ospitale horretako langileen segurtasuna "zaindu" dezala eskatu dio Jaurlaritzari.
Ohar batean, Gernikako Ospitalean gaixoak "behar bezala" artatzeko "ez langile nahikorik ez baliabide material egokirik" ez dagoela kritikatu du ELAk.
Sindikatuaren arabera, Gernikara doazen gaixo guztientzat "bi mediku eta bi erizain besterik ez daude txanda bakoitzean", eta sarreran zeladore eta administrari bat besterik ez daude.
"Era berean, traumatologia eta pediatria zerbitzuak jasotzea espero duten pertsonak Galdakaoko Ospitalera bidaltzen dituzte, lehen kasuan, eta Gurutzetara, umeekin doazenean", adierazi du ELAk.
ELAk gaineratu duenez, horren ondorioz, zerbitzu "txarra" ematen du Gernikako Ospitaleak, "zortzi orduko itxaronaldiekin, analitika okerrekin eta haserre dauden gurasoekin Osakidetzak engainatuta sentitzen direlako".
Horrez gain, segurtasun zerbitzurik ez dagoela ere salatu du ELAk, eta zerbitzu txarra pairatzen duten pertsonek euren haserrea langileengana zuzentzen dutela gaineratu du.
"Bai langileak bai gaixoak ehunka kexa eta intzidentzia egiten ari dira gertakizun hauengatik guztiengatik, egoera onartezina da", gaineratu du ELAk.