Ekonomia -

Higiezinen operazioa

UBSk Urbil merkatalgunea eskuratu du 61 milioi eurogatik

34.752 metro karratu ditu merkatalguneak, 62 lokalekin, 11 jatetxerekin, zortzi zinema-aretorekin eta 2.533 aparkalekurekin.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UBSk kudeatzen duen higiezinen fondo batek Usurbileko Urbil merkatalgunea eskuratu du 61 milioi euroren truke. Orain arte CBRE Global Investors fondoa zen merkatalgunearen jabea: 2000 urtetik Espainian inbertsioak egiten dabilena eta 2.200 milioi euroko aktiboak ditu bere esku.

Agiri batean, operazioa bultzatu duen enpresak azaldu du merkatalgunea 2000 urtean ireki zutela eta 34.752 metro karratu ditu merkatalguneak, 62 lokalekin, 11 jatetxerekin, zortzi zinema-aretorekin eta 2.533 aparkalekurekin.

Gainera, Eroski hipermerkatu bat ere badago merkatalgunearen baitan, urtean bost milioi euro jasoz. Gainera, zortzi zinema-areto daude Cineboxen kudeaketaren pean. Gainera, enpresa hauek ere bertan daude: McDonalds, Wok, Bocatta, Zara, Bershka, Massimo Dutti eta Forum Sports, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea