Ekonomia -
Kalifikazio agentzia
Espainiako zorraren nota igo du Moody's agentziak
Agentziaren arabera, Espainiako ekonomia hazkunde eredu jasangarri eta orekatuago batera bidean dago eta erreformen aplikazioan aurrerapausoak eman ditu.
Erredakzioa
Moody's kalifikazio agentziak Espainiako zorraren nota Baa3tik Baa2ra igo du. Horrela, zabor bonuaren bi koska gainetik kokatu da.
Era berean, zor subiranoarentzat perspektiba positiboa mantentzen du agentziak. Horrela, etorkizuneko azterketatan kalifikazioa berriz hobetzeko aukera dagoela onartzen du.
Agentziaren hitzetan, Espainiako ekonomia hazkunde eredu jasangarri eta orekatuago batera bidean dago, erreformen aplikazioan aurrerapausoak eman ditu eta Estatua finantzatzeko baldintzek hobekuntza izan dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea