Ekonomia -

2013ko balantzea

Kutxabankek 108 milioi irabazi zituen iaz, 2012an baino % 28 gehiago

Bankuak guztira 471 milioi bideratu ditu zalantzazko aktiboak eta arriskuak estaltzeko, 2012an baino zertxobait gutxiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankek 108,3 milioi euro garbi irabazi zituen iaz, 2012. urtean baino % 28,3 gehiago, gaur Mario Fernandez presidenteak Bilbon jakitera eman duenez. CajaSur bankuak emaitza horiek lortzeko lagundu du, 6,5 milioi euroko etekina eman baitu.

Bankuak guztira 471 milioi bideratu ditu zalantzazko aktiboak eta arriskuak estaltzera, 2012an baino zertxobait baino gutxiago. Interes marjinala ere murriztu zuten iaz, % 22.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea