Ekonomia -

ESS Bilbao

Leioako azeleragailua ez eraikitzea erabaki dute

ESS Bilbao partzuergoa Espainiaren parte-hartzea zehazteko sortu zuten, eta Leioako EHUko egoitzan partikula-azeleragailu bat eraikitzea aurreikusten zuen.

Leioako azeleragailua ez eraikitzea erabaki dute

1:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suediako Espalazio bidezko Neutroien iturriaren proiektua "berrikusi" dute Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, eta, horrenbestez, ez dute Leioan aurreikusitako azeleragailua eraikiko. ESS Bilbao partzuergoa Espainiaren parte-hartzea zehazteko sortu zuten, eta Leioako EHUko egoitzan partikula-azeleragailu bat eraikitzea aurreikusten zuen.Gaur agerraldia egin dute Carmen Vela Estatuko Ikerkuntza idazkariak eta Arantza Tapia eta Cristina Uriarte Jaurlaritzako sailburuek. Leioako egitasmoa "gehiegizkoa" zela adierazi dute, eta "aro berri" baten hasiera iragarri dute.Agintarieen arabera, aurrerantzean ESS Bilbaok helburu hauek izango ditu: Lund hirian (Suedia) eraikiko den Espalazio bidezko Neutroien Iturriaren proiekturako diseinatutako, eraikitako eta probatutako sistemak edo azpisistemak hornitzea eta erabiltzeko prest uztea. Espainiak Espalazio bidezko Neutroien Iturrian aurrerantzean izango duen parte-hartzea % 10etik % 5era jaitsiko da. Hori dela eta, Espainiak 80 milioi euro bideratuko ditu zentro horretara. Gaurko agerraldian azpimarratu dutenez, baina, murrizketa ez dute krisiaren eraginez egin, egitasmoa "gehiegizkoa" zelako baizik.

Gaur aro berri bat hasi dela esan du Arantza Tapiak, egitasmoa errealitatera moldatu dela, baina anbizioak berdinak direla gaineratu du.

Egun, 50 langile eta 6 egoitza ditu Euskadiko ESSk, Leioako Unibertsitatean hasitakoa barne, eta aurrerantzean egoitza bakarra izango du, baina langile kopuruari dagokionez ez da aldaketarik izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Leioa bideoak