Ekonomia -

Berdelaren kuota

Berdelaren kuota banaketa 'orekatua izan da', Jaurlaritzaren iritziz

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleei berdel kuotaren % 42 egokitu zaie.

Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleei berdel kuotaren %42 egokitu zaie. Argazkia: EiTB
Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleei berdel kuotaren %42 egokitu zaie. Argazkia: EiTB
Kantauriko arrantzaleak ados jarri dira berdelaren kuota banatzeko

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak baieztatu duenez, atzo akordioa lortu zuten Kantaurialdeko arrantzaleen artean berdelaren kuota banatzeko. Asturiasko arrantzaleak salbu, Kantaurialdeko arrantzaleak ados jarri dira eta Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek berdel kuotaren % 42 izango dute.

Abenduan hasi zituzten negoziazioak, eta orduan txitxarroaren eta berdelaren kuota banatu zuten inguraketa-arrantzako ontzien artean (Gipuzkoako ontziei eragiten die gehien bat).

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleei dagokien kuota orekatua dela iritzi dio Eusko Jaurlaritzak, eta sektorearen egonkortasunari laguntzen diola gaineratu du. Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuaren iritziz, "kuotaren banaketa erabakitzeko erabili diren irizpideak euskal arrantzaleek historiko babestu dituztenak dira". Gaineratu duenez, kuota banaketa horrekin "arrantza olinpikoa" saihestea, eta "arrantza arrazionala, arduratsua eta ordenatua ezartzea" lortu da.

Arantza Tapia sailburua euskal kofradietako arduradunekin elkartu da larunbat goizean Orion, eta zorionak eman dizkie "autonomia erkidegoen arteko banaketa posible egiteagatik".

Espainiako Ingurumen Ministerioa eta autonomia erkidegoak hilabete luzez aritu dira negoziatzen, eta azkenean atzo kuota banaketaren baldintzak adostu zituzten.

Banaketa egiterakoan irizpide sozio-ekonomikoak eta eskubide historikoak hartu dituzte kontuan. Jaurlaritzaren esanetan, "garbi gelditu da guztiontzat dagoela tokia, bizitza guztian horretan aritu direnentzat eta orain dela gutxi hasi direnentzat".

Akordioa lortzeko zailtasunak izan badira ere, Jaurlaritzak euskal kofradiak zoriondu ditu erakutsi duten jarreragatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Iparraldeko kostaldea albisteak Arrantza albisteak 2024