Ekonomia -
Aire-sektorea
Iberiak eta Vuelingek hegaldietan mugikorrak erabiltzen uzten dute
Konpainiek Aireko Estatuko Segurtasun Agentziaren baimena lortu berri dute, bezeroek gailuak aktibatuta izan ahal izateko, besteak beste, mugikorrak, tabletak eta liburu elektronikoak.
Erredakzioa
Iberia eta Vueling airelineek astelehen honetatik aurrera tresna elektronikoak erabiltzen uzten dute hegaldietan, "hegazkin moduan" aktibatuta dauden bitartean.
Konpainiek Aireko Estatuko Segurtasun Agentziaren baimena lortu berri dute, bezeroek gailuak aktibatuta izan ahal izateko, besteak beste, mugikorrak, tabletak, liburu elektronikoak edota musika irakurgailuak, eta hegaldi osoan zehar.
'Hegazkin modua" ez duten gailuek itzalita egon beharko dute hegaldi osoan, segurtasun operazioa bermatzeko.
'Wi-Fi'
Iberiak Aireko Estatuko Segurtasun Agentziaren baimena lortu du, Interneterako sarbidea izateko, 'Wi-Fi' sarearen bitartez. GSM bidearen konexioa ere ahalbidetuko du, zerbitzu hori pixkanaka jarriko du martxan.